martes, 1 de abril de 2014

Aurkezpena



HAUTESKUNDE SINDIKALAK
SERIKAT

        Lan eta negoziaketa kolektiboko erreformek lan harremanen erabateko aldaketa suposate dute, gure lan baldintzak defendatzeko behar beharrezkoak diren baliabideak hartzera derrigortuz.

Nahikoa da oraingo lan egoerari begirada bat botatzea:
            Lan baldintzen funtsezko aldaketak (nominen aldaketak, kategorien aldaketak...)
                        Lan erregulazio espedienteak …
                                   Etengabeko kaleratzeak …
                                               Soldata jaitsierak …
                                                          Antzinatasunaren absortzioa …                                                    
                                                                       Borondate ezazko baimenak ...
                                                                                  Eta abar ... eta abar ...

enpresetan langileen ordezkaritza behar beharrezkoa dela ulertzeko, sindikatu baten aholkularitzarekin, defentsarekin, eta babesarekin, gure eskubideen defentsa egokia eta gure lan baldintzen hobekuntza bermatu ahal izateko.

Adibide garbi bat negoziaketa kolektiboaren erreformak ekarri duen erabateko aldaketa da:
  • Enpresetako Hitzarmenen erabateko lehentasuna: Erreformak enpresa hitzarmenei erabateko lehentasuna ematen die eta hitzarmen estatalei beheko negoziaketa esparruetako lan baldintzak mugatzeko gaitasuna, hauek negoziatu ezin dituztelarik, horrek hitzarmen probintzialen desagertzea ahalbidetu dezakeelarik.
  • Ultraaktibitatearen mugatzea: Urteetan eskuratutako eskubide eta lorpen guztiek iraungitze data dute jarria, denborarekin desagertzeko arriskua dagoelarik.
  • Itundutakoaren ez betetzea ahalbideratzen du: Hitzarmenen ez betetzearen aukeraren bitartez, edota lan baldintzen funtzezko aldaketen bitartez.

Lankideok, erreforma laboralak hitzarmen probintzialak mugaturik uzten ditu, goitik estatuko hitzarmenek eta behetik enpresetako hitzarmenek mugatzen dituztelarik.

Eskema klasikoa non hitzarmen sektorialak gutxiengo edukiak ezartzen zituen, enpresetako hitzarmenen bitartez hobetzeko, bertan behera geratzen da lan erreformarekin.

Orain gure betebeharra langile bezala, enpresa batzorde sendo bat osatzean datza, gardentasun osoz gure eskubide sozioekonomikoak bermatzeko. Gure zalantzak, kexak eta beharrak bideratzeko gaitasuna duten ordezkariak aukeratu behar ditugu..

Ordezkarien eginkizunak:

  • Batzordeko zereginekiko konpromisoa.
  • Langileak aurkeztu ditzaketen zalantzen, kexen, beharren eta abarren argitzea.
  • Enpresaren errealitate sozial, laboral eta ekonomikoaren ezagutza: balantzeak, kontabilitate kontuak, kontratuak, enpleguaren bilakaera, egistasmoak, antolakuntza, enpleguaren egitura ...
  • Sindikatutik jasotako informazioa lankideei jakinaraztea.
  • Lankideei Serikat enpresaren nondik norakoen berri ematea.

Sindikatuaren eginkizunak Batzordearekiko:


  • Enpresaren informazioa Sindikatuko ekonomilari adituek eta abokatuek aztertzen dute, enpresaren errealitate sozial, ekonomiko eta laborala ezagutzeko; gero Batzordeak benetan eta zuzenki erasaten dien lankide guztiei azaltzeko.

  • Aurkeztu daitekeen edozein zalantzaren aholkularitza. ELAk, Bizkaiko sindikaturik nagusia izanik, Batzordearen eskura jartzen da planteatu litezkeen zalantzak argitzeko, lan baldintzen negoziaketan babesteko eta krisi edota berregituraketa egoeratan aholkatzeko.

Hauteskundeetan gaude... eta hauteskunde hauek garrantzi handia dute bizi dugun egoera sozio-eokonomikoarengatik.

                        Hauteskunde hauek benetako garrantzia dute, SERIKATen ez baikara bizi krisi ekonomiko-finantzariotik at.
                             
                         Hauteskunde garantzitsuak dira, defenda gaitezken ordezkariak behar baititugu... gure eskubideen defentsan jardungo diren ordezkariak... Sindikatu nagusiaren aholkularitza, defentsa eta babesa duten ordezkariak.
                                                          
                                               Hauteskunde guztiak dira garrantzitsuak, horrela patronalari TIC sektorean mugimendua dagoela adierazten baitiogu... horrela, Bulego eta Langeletako Hitzarmen Probintzialaren burrukan bultzada bat ematen dugulako... GURE HITZARMENAren aldeko bultzada...                   



LANGILEON ESKUBIDEAK BERMATUKO DITUEN BARTZORDE BATEN ALDE

AHOLKULARITZA, LAGUNTZA, BERMEA ETA BABES GUZTIA IZANGO DUTEN LANGILEEN ORDEZKARIEN ALDE


SERIKATeko BATZORDEAREN ALDE
 (ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario